1846ko martxoaren 17an,
Lehen errefuxiatu-ontzia irten zen Dublingo portutik, Irlandako Gosete Handiaren garaian. Irlandarren bi herenentzat oinarrizko dietaren parte zen patataren ekoizpenak eskasia izan zuen izurrite baten ondorioz. Herritarren pobretzea areagotu zuen eta lur-jabe eta maizterren arteko tirabirak areagotu ziren. Hainbat matxinada izan ziren, eta milioi bat hildako eta beste horrenbeste errefuxiatu eragin zituen. Irlandar errepublikanismoarentzat bultzada handia izan zen, britainiarren kudeaketa txarra eta katolikoen bizi baldintzen okertzearen ondorioz.
Iturria:
Christine Kinealy, The Great Irish Famine. Impact, Ideology and Rebellion (Palgrave).