Lehen Bertso Gudua ospatu zen Donostian, egungo txapelketa nagusiaren aurrekaria

Duela
90
urte
Ricardo Marin - Kutxateka

1935eko urtarrilaren 20an,

Lehen Bertso Gudua ospatu zen Donostian. Une hartako 20 bertsolari handienak lehiatu ziren Kursaal Zaharreko Poxpolin aretoan, eta Basarri gailendu zen guztien artean. Aitzol buru zuen epaimahaiak bertsokera modernoagoa saritu zuen, Txirrita erreferente zuen bertsogintza tradizional zirtolariagoaren aldean egoera sozialarekin konprometituago zegoena. Egungo Bertsolari Txapelketa Nagusiaren aurrekari nagusia izan zen.

Iturria:

Kepa Matxain, Bertso Gudua revisited. Txirrita eta Basarri, Aitzolen begiradapean (ARGIA, 2020ko irailak 13).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik