1609ko urtarrilaren 27an,
Lehen atxiloketak Zugarramurdin eta sorgin-ehizaren hasiera. Sorginak izatea egotzi zieten lau emakumeri: Estevania Navarcorena, Maria Perez Barrenechea, Juana Telletxea eta Maria Jauretegia. Logroñora eraman eta espetxeratu egin zituzten. Gerora jakin zen ez zituztela torturatu, baina torturari beldurrez, beren buruak autoinkulpatu zituzten. Gezur eta fantasiaz beteriko deklarazioak egin zituzten, gerora frogatu zenez. Inkisizioari izua zabaldu zen herrian eta bola handitzen hasiko zen hurrengo aste eta hilabeteetan.
Iturria:
José Dueso, Caza de brujas en Euskal Herria a través de sus principales procesos judiciales (Txertoa)