1982ko maiatzaren 17an,
Lau preso politiko kurdu hil ziren egunkariekin beren buruari su emanda, belauniko eta elkarri eskutik eutsita Amedeko espetxean. Kurdistango askatasunaren aldeko martirien artean oso garrantzitsuak dira Mahmut Zengin, Eşref Anyık, Ferhat Kurtay eta Necmi Öner. 80ko hamarkadan ia 300 preso hil ziren turkiarrek presoak era sistematikoan torturatzen zituzten kartzela horretan. 2021ean, Turkiako presidente Erdoganek espetxe hori giza eskubideen museo bilakatzea proposatu du, kurduak berriro ere mespretxatuz.
Iturria:
Cumhuriyet (2010eko irailak 7).