Okupazio ingelesaren aurkako manifestazio bat 'Larunbat beltz' bilakatu zen Egiptoko Kairo hiriburuan

Duela
72
urte

1952ko urtarrilaren 26an,

Larunbat beltza bilakatu zen okupazio ingelesaren aurkako manifestazio bat Egiptoko Kairo hiriburuan. Manifestariek hiriko aberatsen auzoetan suteak eragin zituzten eta 17 atzerritar hil. Faruk erregeak, gobernua kargugabetu eta parlamentua disolbatu zuen. Garai hartan, militar talde bat erregea boteretik kanporatzeko antolatzen hasi zen atzerriko estatuen interesak defendatzen zituelakoan, tartean, gerora Egipton eta nazioartean izen garrantzitsu izango zen Gamal Abdel Nasser gaztea.

Iturria:

Josep Fontana, El siglo de la revolución. Una historia del mundo desde 1914. (Ed. Crítica)

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
100
urte