1864ko irailaren 28an,
Langileen Lehen Internazionala sortu zuten Londresen, munduko langileak antolatu asmoz. Lehen saiakera izan zen, baina mugimenduaren barneko korronte ezberdinen arteko tentsioek, batez ere Marxen eta Bakuninen artekoak, disoluzioa eragin zuten. Komunisten eta anarkisten artean, kapitalismotik sozialismora egin beharreko trantsizioa zen eztabaidagai nagusia, eta 1872an Bakuninen jarraitzaileak kanporatu egin zituzten, eta 1876an desegin zen. Bigarren Internazionala 1889an eratu zen.
Iturria:
Octavio Rodríguez Araujo, Izquierdas e izquierdismo. De la Primera Internacional a Porto Alegre (Siglo veintiuno).