La Unión euskal itsasontzi esklabista hondoratu zen Mexikoko golkoan

Duela
163
urte
Helena Barba-Meinecke

1861eko irailaren 19an,

La Unión euskal itsasontzi esklabista hondoratu zen Mexikoko golkoan. Ontzia Juan José eta Juan Bautista Zangroniz anaia etxebarriarrena zen eta hamarkadak zeramatzaten esklabotzarekin negozioa egiten. Afrikar, txinatar zein Amerikako indigena esklaboak garraiatzen zituen Kubara Zangroniz anaien konpainiak. La Unión ontzia Yucatán penintsulako esklabo maiaz betea zegoen, haietarik asko haurrak. Arkeologoek 2017 urtean aurkitu zituzten ontziaren hondarrak.

Iturria:

Urko Apaolaza Avila, Esklabotzaren memoria Europan: Iragan ilunak auzitan jarri du gaurko aberastasuna (ARGIA, 2023ko maiatzak 28).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik