2005eko otsailaren 16an,
Kyotoko protokoloa sinatu zuten klima aldaketa saihesteko asmoz. 84 estatuk 2008-2012 epean berotegi gasen igorpena murrizteko konpromisoa hartu zuten. Amerikako Estatu Batuek ez zuten sinatu akordioa eta laster Kanada ere irten egin zen itunetik, eta ondoren gehiago ere bai. Ituna eguneratzeko Parisen 2015ean egindako 11. biltzarrean -COP21- zehaztu ziren berotze globala 2ºC azpitik atxikitzeko hainbat neurri, baina hauen betetzea herrialde bakoitzaren borondatearen mende utzita.