1991ko otsailaren 24an,
Kuwait eta Irakeko guda abiatu zuten AEBek, Saddam Husseinen Irakek Kuwait inbaditu ostean. Ez zuten erresistentzia handirik aurkitu eta armada irakiarrak desertuko “heriotzaren errepidetik” ihes egin zuen. Guztira 240 estatubatuar eta 100.000 irakiar hil ziren. Gerra telebistaz eman zuten propaganda ariketa bezala, amerikarrek egindako basakeriak ezkutatuz. Gerora jakin zen, adibidez, 8.000 soldadu irakiar desertuan bizirik lurperatu zituztela, hauek errenditu eta armagabetu ostean.