1839ko uztailaren 02an,
Kuban esklabo moduan saltzeko zeramatzaten 53 afrikar matxinatu ziren La Amistad itsasontzian. Kapitaina eta hainbat marinel hiltzea lortu zuten, eta gainerakoak behartu zituzten ontzia Afrikara bidean jartzera. Marinelek, ordea, engainatu eta AEBetako kostara eraman zituzten.
Herrialde horretan esklabotza legezkoa izan arren, esklaboen inportazioa debekatua zegoen. Beraz, afrikar bahituek jaioterrira itzuli ahal izan zuten 1842an, AEBetako Auzitegi Gorenak beren jaioterritik inor bahitu eta garraiatzea legez kanpokotzat jo eta bi urtera.
Joshep Cinqué izan zen matxinatuen buruetako bat. Artikulu honetan bere bizitzari buruzko informazio gehiago, gaztelaniaz.