1843ko azaroaren 05ean,
Kubako Matanzas eskualdean esklaboek matxinada abiatu zuten. Azukre-kanabera plantazio bateko jabearen aurka altxa ziren Carlota izeneko esklaboa buruzagi zutela. Esklaboen artean kanpaina egin eta matxinada beste plantazioetara zabaltzea lortu zuten eskualde osoan, haien artean danbor bidez komunikatuz. Matxinada sei hilabetez luzatu zen eta esklabistek Carlota harrapatu, hil eta bere gorpua zatikatu ostean amaitu zen.
Gaur egun, esklabo errebeldearen omenezko eskultura dago altxamendua gertatu zen lekuan.