Kubako kostaldera heldu zen Granma ontzia, iraultza hasiko zuten gerrillariekin

Duela
68
urte

1956ko abenduaren 02an,

Kubako kostaldera heldu zen Granma ontzia, iraultza hasiko zuten gerrillariekin. Egun batzuk lehenago abiatu zen Mexikotik Fidel Castro buru zuen 82 pertsonako taldea, AEBen babesarekin zegoen Baptista diktadorearen aurka egin asmoz.

Kubako iraultza egun honetan hasi zen 1956an Granma itsasontzia lehorreratuta. Itsasontzian  zihoazen hiru urte lehenago, 1953an Moncadako Kuartelaren aurkako erasoaren ostean erbesteratu behar izan zuten ekintzaile politikoak, baita Che Guevara bezalako jendea ere. 

Lehorreratzea mitiko bihurtu da Kubako historian, ez soilik gerrilla kanpainaren hasiera adierazi zuelako, baizik eta itsasontzi hartan joan zirenen aparteko sakrifizioagatik. 

Granma-ra igo ziren 82 pertsonetatik laurdena inguru atera zen bizirik. Batetik, itsasontziaren egoera kaskarrak eta bestetik, lehorreratu bezain pronto militarren partetik jasan zuten segadak, berehala murriztu zuen errebeldeen taldea. Hasierako kolpe hori jasan arren, borrokalari-taldea Sierra Maestra mendietan murgildu zen eta bi urteko borrokarekin, herritarren atxikimendua lortu eta 1959 urtea hastearekin batera erregimena garaitzea lortu zuten.

Iturria:

Rafael Rojas, Historia mínima de la Revolución cubana (Turner).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
35
urte
Duela
75
urte