1985eko azaroaren 15ean,
Kortatuk bere lehen lan luzea kaleratu zuen Soñua disketxearekin. Begiak estalitako aizkolariaren azalean, berehala izan zuen arrakasta eta Euskal Herriko soinu banda jostalari eta kontrakulturala bilakatu zen. Kritika sozial eta politikoa uztartu zituen lanak eta euskarazko bi abesti zeuzkan: Zu atrapatu arte eta Sarri sarri. Kortatuk diskoz disko geroz eta abesti gehiago egin zituen euskaraz, estudioko azkena erabat euskaraz egitera iritsi arte. 1985eko irailaren 25ean Fermin Muguruza Baionako Monbar hotelean izan zen eta GALen atentatuaren lekuko izateak hurrengo diskoetan eragin handia izan zuen.
Iturria:
Iturria: Roberto Herreros eta Isidro López, El estado de las cosas de Kortatu. Lucha, fiesta y guerra sucia (Lengua de trapo).