1989ko apirilaren 18an,
Konboi militar baten igarobidea eten zuen kontzientzia eragozle talde batek Gasteizen. Espainiako militarrak igarotzera zihoazela, errepide erdian kateatu ziren, eta batzuek tankeak gerarazi zituztenez, haietako lauk tanke batera igotzea lortu zuten. Suminduta, bertatik bultzaka eta kolpeka jaitsi zituzten, eta kateatuta zeudenen aurka ere kolpeka oldartu ziren.
Iturria:
Sabino Ormazabal, Bidea Helburu taldea Indarkeriarik gabeko 500 ekintza, historia kontatzeko beste modu bat (Manu Robles Arangiz Fundazioa).