1975eko abenduaren 02an,
Koldo Lopez de Gereñu etakidea hil zuen Guardia Zibilak Beasainen. Aurreko urtean pintada batengatik atxilotu eta jipoitu zuten. Txiki eta Otaegiren fusilamentuen aurkako mobilizazioetan parte hartu ostean, errepresiotik ihes egiteko bi lagunekin mendira egin zuen ihes. Hotzez eta gosez, baserri batera jaitsi ziren babes hartzera, baina beren atzetik zebiltzan guardia zibilek eraikina inguratu zuten eta tiroka hasi ziren. Ihesaldian Lopez de Gereñu jo eta hil zuten. Beste biek mendiz Ipar Euskal Herrira heltzea lortu zuten, baina agintari espainiarrek gerra kontseiluan zigortu zituzten, autoritateari desobedientzia eta beren laguna hil izana egotzita. Franco hil zenetik ez zela ezer aldatu salatu zuen ETA pm-k.
Iturria:
Iturria: Joseba Zabalza, Gogoan hartzeko izenak (Euskal Memoria Fundazioa) + Emilio Lopez Adan, Borroka armatua Euskadin. 1967-2011. Lehen liburukia, 1967-1980 (Maiatz).