2019ko martxoaren 15ean,
Klimaren aldeko Fridays for future mugimenduak nazioarte mailako lehen greba egin zuen. Mundu osoko 2.000 hiritan egin ziren mobilizazioak, tartean Baionan eta Bilbon. Greta Thumberg suediar ekologista gazteak hasi zuen mugimendua, bere herrialdeko parlamentuaren aurrean ostiralero eserialdiak eginez klima larrialdiaz ahotsa altxa asmoz. Mundu osoko milaka eta milaka gazte batu zitzaizkion.
Iturria:
Wikipedia - Fridays for future