Kepa Crespo preso komunista bizkaitarra hil zen gose greban hiru hilabete egin ostean

Duela
43
urte

1981eko ekainaren 19an,

Juan Jose Crespo Galende “Kepa” Alderdi Komunista berrosatuko euskal presoa hil zen gose-greban Herrera de la Manchako kartzelan.

1979an atxilotu zutenean Billy el Niño eta enparauek basatiki torturatu zuten, eta hauen zigorgabetasunaren beste adibide bilakatu zen beraiek hedabideetara filtratu zuten argazkia, non Cresporen aurpegia ikus zitekeen erabat kolpatua.

Preso politikoen espetxeko baldintzak salatzeko hasi zuen baraualdia amaiera arte eraman zuen, 97 egunez eutsiz.
 

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
100
urte
Duela
270
urte
Duela
825
urte