1952ko urriaren 20an,
Kenyako gobernu kolonialak larrialdi egoera ezarri zuen Mau Mau gerrillaren matxinada zapaltzeko. Britainiar inperioaren aurka altxa ziren, kenyarrei lurrak lapurtu eta bizitza politikotik kanporatu zituela borrokatzeko. Gerrilla zapaldu bazuten ere, Kenyaren independentzia lortzeko pauso garrantzitsua izan zen.