Kataluniako independentismoaren aurkako Garzon operazioa abiatu zuten

Duela
33
urte

1992ko ekainaren 29an,

Kataluniako independentismoaren aurkako Polizia operazioa abiatu zuen Baltasar Garzón epaileak. Lehen egunean zazpi pertsona atxilotu zituzten, baina hurrengo asteetan, orotara 45. Bartzelonan egitekoak ziren Joko Olinpikoen karietara egin zuten operazioa. Hamazazpi pertsonak salatu zuten torturatu egin zituztela, baina Espainiako epaitegiek ez zuten ikertu. Handik hamabi urtera, 2004an Europako Giza Eskubideen Epaitegiak Espainiako Estatua zigortu zuen tortura salaketak ez ikertzeagatik.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik