Lluis Companysek Kataluniako Errepublika aldarrikatu zuen, 34ko Urriko iraultzaren testuinguruan

Duela
90
urte

1934ko urriaren 06an,

Kataluniako Generalitateko balkoitik Lluis Companysek Kataluniako Errepublika aldarrikatu zuen Espainiako Errepublika Federalaren baitan. Espainiako Gobernuan eskuina sartzean Kataluniarekin zuen harremanak okerrera egin zuen. Era berean, bezperan greba orokor iraultzailea hasi zen estatuan eta Katalunia osoan zabaldu zen.

Testuinguru horretan egin zuen aldarrikapena, baina Espainiako Gobernuak armada bidali, 74 pertsona hil, 252 zauritu eta 5.000 pertsona atxilotu zituen, tartean, Generalitateko kide guztiak. Kataluniaren autonomia bertan behera utzi zuen.

 

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik