KAS Alternatiba aurkeztu zuten, "ETAk armak uzteko gutxieneko baldintzak"

Duela
48
urte

1976ko abuztuaren 30an,

KAS Alternatiba aurkeztu zuten Iruñean. Ezker Abertzalearen programa politikoa eta ETAk armak uzteko gutxieneko baldintzak biltzen zituen. Honakoak ziren: askatasun demokratikoen ezarpena, amnistia, langile klasearen bizi baldintzak hobetzeko neurriak hartzea, indar errepresiboen disoluzioa, Euskal Herriaren subiranotasun nazionalaren aitortza, Hego Euskal Herriko lau lurraldeentzat Autonomia Estatutua eta horren markoan Euskal Herriko Behin-behineko Gobernuaren eraketa. Borroka armatua uzteko, gutxieneko baldintza gisa planteatu zen programa hau urte luzez.

Iturria:

Iñaki Egaña, Nuevo diccionario histórico político de Euskal Herria (Txalaparta).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
75
urte