1874ko abuztuaren 27an,
Karlistek Iruñea setiatzeko posizioak hartu zituzten, Bigarren Guda Karlistan. Irailean hasi zuten blokeoa, herrialdean liberalek kontrolatzen zuten azken gunea garaitu asmoz. Ez zuten lortuko, ordea. Handik sei hilabetera, otsailean liberalek karlisten lerroak apurtu zituzten. Santa Kruz apaizaren aginduetara, milaka euskal herritarrek euskal foruak defendatu zituzten hauek deuseztatuko zituzten liberalen aurka, eta karlistek kontrolatutako eremuan euskal estatu bat antolatu zuten diputazioetan oinarrituta. Besteren artean, eskoletan euskarari debekua kendu eta euskaraz irakastea erabaki zuten.
Iturria:
Rendir la plaza. El bloqueo carlista de Pamplona (septiembre de 1874 - febrero de 1875) (Karlismoaren Museoa).