1984ko irailaren 22an,
Kanakyko Fronte Independentistaren disoluzio kongresua hasi zen, FLNKS Kanakiar Nazio Askapenerako Fronte Sozialista eratzeko. 1969tik aurrera hasi zen kanakiar independentismoa indartzen irlan gehiengoa osatzen zuten kanaken artean. FLNKS sortu berriak azaroko hauteskundeak boikotatu eta aldebakarreko bidea abiatu zuen. Hortik aurrera independentisten eta aurkakoen arteko gatazka gogortu zen, 1988an FLNKS eta Frantziako Estatuak Matignoneko Akordioek egoera pixka bat baretu arte. 1998ko Nouméako akordioekin deskolonizazio prozesua abiatu zuten, eta hainbat erreferendum egin dira independentziaren inguruan, orain arte ezezkoa gailendu delarik.
Iturria:
Iturria: Sylvain Derne, La “identidad oceánica” se recompone en Nueva Caledonia (Le Monde Diplomatique en español, 2022ko abendua).