1898ko otsailaren 10ean,
Julie Adrienne Karrikaburu hil zen Sohutan, lehen euskal kantutegiaren egilea. Kantari eta kantu-bilatzaile zuberotarrak, aitarengandik zein laborariengandik jaso zituen euskal kantuak. Ezaguna da 1869an lehen euskal kantategia argitaratu zuelako. Bertan hamabi doinu bildu zituen, horietarik bi pieza instrumentalak. Aita Donostiak 1954ean berrargitaratu zuen antologia hura.
Iturria:
Joxemiel Bidador, Emaztekien segida IV: Julie Adrienne Karrikaburu Roger, lehendabiziko euskal kantutegiaren egilea (Nafarkaria, 1996ko ekainak 21).