Juana Mir kazetari iruindarra fusilatu zuten frankistek, prentsan idazten zuen emakume bakanetakoa

Duela
88
urte

1937ko abuztuaren 5ean,

Juana Mir Garcia kazetari eta idazle iruindarra fusilatu zuten frankistek Derion. Prentsan idazten zuen emakume bakanetakoa zen Espainiako Errepublika garaian. Bilboko La tarde egunkariko La mujer escribe zutabean frankisten krudelkeria –tartean Gernika eta Durangoko bonbardaketak– salatuz bost artikulu idazteagatik atxilotu eta heriotzara zigortu zuten, “gorri separatisten propagandista” izatea egotzita. .

Cira Cresporen eta Elena Ciordiaren Baginen, Euskal Herriko historia emakumeen bidez liburuan jaso zutenez, Juanita Mirren aurka erabilitako frogak gisa honetako pasarteak izan ziren:

"Egin dezagun zin herriaren bihotzetik gorrotozko ezein hazi erauziko dugula gaur (...) eta ezein arraza, kondiziotako anaien arteko borrokarik izan ez dadin". Maiatzaren 1a dela-eta, La Tarde, 1937ko maiatzak 1

"Gudaren hasieratik bertatik ikusia dago euren erlijio bernizak ez duela euren diru-irritsaren goseari eusteko balio (...) gure aberriaren lurra beste nazio batzuei saltzeko nahi dute, euren kapital eta pribilegioen babesaren truke."
Gernikak eta Durangok hain argi hitz egingo ez balute, La Tarde, 1937ko maiatzak 5

Horiek idatzi eta bi hilabetera hiltzaileen aurrera eraman zuten. 44 urte zituen.

Iturria:

Danilo Albin Juana Mir, la periodista que el franquismo silenció en el paredón (Público, 2020ko azaroaren 29an)

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik