Elkanok gidatutako espedizioa Sanlúcar de Barramedako portuan lurreratu zen, lurrari bira emanda

Duela
502
urte

1522ko irailaren 06an,

Juan Sebastian Elkanok gidatutako espedizioa Sanlúcar de Barramedako portuan lurreratu zen, lurrari bira emanda. Espedizio burua Fernando Magallanes zen, baina gaur egungo Filipinetan indigenen kontrako eraso batean hil zuten. Handik gutxira Elkanok hartu zuen bere ardura. Espedizioaren helburua zen Europan urrearen pareko balioa zuen Moluketako espezieen jabe egiteko bide bat osatzea Mendebaldetik, mende horretan hedatze prozesuan zen Espainiako inperialismoaren mesedetan.

Iturria:

Juan Sebastian Elkanoren Mundu Biraren V. Mendeurrena: Zer dugu ospatzeko? Zer dute ezkutatzeko?

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik