Juan Paredes Manot Nazioarteko Brigada izeneko taldeak Parisko Espainiako enbaxadako agregatu militarraren aurkako atentatua egin zuen

Duela
49
urte

1975eko urriaren 08an,

Juan Paredes Manot Nazioarteko Brigada izeneko taldeak Parisko Espainiako enbaxadako agregatu militarraren aurkako atentatua egin zuen. Sei tiro jo zizkioten bere etxeko atarian Bartolomé García kapitainari eta larri zauritu zuten. Eskuin muturreko taldeekin harremana zuela gauza jakina zen ezkerreko zirkuluetan. Egun horietan, Frantziako Gobernuak Ipar Euskal Herriko Enbata mugimendu abertzalea legez kanpo utzi zuen. Nazioarteko Brigada ezkerreko militante frantsesez osatua zegoen, eta beste hainbat ekintza ere egin zituzten, hala nola, Che Guevararen hilketarekin lotura zuen Boliviak Frantzian zuen enbaxadore eta jeneral Zenteno Anaya hil zuten.

Iturria:

Iturria: Emilio Lopez Adan, Borroka armatua Euskadin. 1967-2011. Lehen liburukia, 1967-1980 (Maiatz).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik