1972ko otsailaren 20an,
Juan José Munduate Zamalkona hil zen Basaurin, hilabete batzuk lehenago Indautxuko komisaldegian pairatutako torturen ondorioz. Etxebarriko Bandas de Laminacioneseko langilea zen, urte batzuk lehenago frankismo betean greba historikoa egiteagatik ezaguna den lantegia.
Atxilotua zegoela hilzorian egon zen, torturen ondorioz izandako epilepsia baten ondorioz, eta beharrezko botikak ez jasotzeagatik.
Ageriko tortura aztarnekin askatu zuten, eta behin kalean, hainbat krisi-epileptiko izan zituen. Horietako baten ondorioz hil zen.
Iturria:
Gernikako seme-alabak. Euskal Herria 1960- 2000. (Euskal Memoria Fundazioa).