Jon Andoni Aranguren 'Iharra' ETAko kidea hil zuen Guardia Zibilak Urdazubin, bizkarretik metrailetaz tiro eginda

Duela
52
urte

1972ko irailaren 20an,

Jon Andoni Aranguren Muxika Iharra ETAko kidea hil zuen Guardia Zibilak Urdazubin. Iharra bi komandokiderekin batera Ipar Euskal Herrira gurutzatzera zihoan 14:00 inguruan, jakin gabe pasabide hura Guardia Zibilak kontrolatua zuela.

Ikusi zituztela konturatzean, ihesari eman zioten, baina Arangureni bizkarretik metrailetaz tiro egin zioten.

Familia gorpua identifikatzera joan zenean, guardia zibilez inguratuta zegoen, bizkarreko tiroak ez zitzaten ikusi.

Historiako pasarte honetan sakontzeko, ikus Berrian Miel A. Elustondok idatzitako Zibilek tiro eman dute! (eta hil zuten Jonan) erreportajea.

Iturria:

Joseba Zabalza, Gogoan hartzeko izenak.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik