1902ko maiatzaren 11n,
Joxepa Antoni Aranberri ‘Xenpelar’ bertsolariak neskazaharrren defentsan bertso sorta argitaratu zuen Ibaizabal astekarian. Aldizkariak neskazaharrak gai jarrita antolatutako sariketan Enrique Elizetxeak irabazi zuen, haiei buruz sekulakoak esanez. Emakume asko sutu zituen eta bere ama eta osaba Xenpelar bezalaxe bertsolaria zenez Elizetxeari bertsoz erantzuteko eskatu zioten Joxepa Antoniri. Besteren artean, gogorarazi zion Elizetxea gaixorik egon zenean emakume ezkongabeek zaindu zutela.