Joxemi Zumalabe hil zen, euskalgintzako eta herrigintzako figura garrantzitsua

Duela
31
urte

1993ko urtarrilaren 12an,

Joxemi Zumalabe hil zen. Euskalgintzako eta herrigintzako figura garrantzitsua izan zen. Kazetaria eta marrazkilaria izateaz gain, Joxemari Ostolazarekin batera, Zeruko Argia langileen esku hartu eta ARGIA bilakatu ostean, oso egoera txarrean zen aldizkaria berpiztu zuten. Ondoren, beste zenbait proiekturekin batera, Euskaldunon Egunkariaren bultzatzaile eta eragile nagusietakoa izan zen. Borroka sozial eta politikoetan ere jardun zuen. 42 urterekin hil zen, gaixo.

Iturria:

Lorea Agirre, Joxemi Zumalabe: ipurtargiaren itzal luzea (Euskaldunon Egunkaria).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
100
urte
Duela
220
urte