1999ko martxoaren 20an,
Jose Luis Geresta Ttotto ETAko kidearen gorpua aurkitu zuten Errenteriako baserri bateko sagarrondo baten azpian.
Egun batzuk lehenago lagun bati esan zion Espainiako Polizia atzetik zuela, baina Lizarra-Garazi akordioaren garaiak zirenez, ETA su-etenean zegoela eta zerbait gertatzen bazitzaion salatzeko.
Hernani eta Andoain artean atxilotu eta drogatu zuten senideen arabera, eta gero mikrotxip bat jarri zioten hortzetan. Defentsako kideek ere hori defendatu zuten. Horrek azalduko luke zergatik atera zizkioten bi haginak eta zergatik ebaki zioten beste bat hil ostean, arrastorik gabe uzteko gorpua. Epaiaren arabera, hortzak post mortem atera zizkioten.
Ertzaintzaren ikerketak ondorioztatu zuen bere buruaz beste egin zuela, baina familiaren eta defentsaren ustetan, atxilotu, drogatu eta mikrotxip bat jarri zioten hortzetan. Hil ostean bi hagin kendu eta beste bat ebaki zioten, autopsiak frogatu zuenez.
Epaitegiek kasua artxibatu zuten. Berriako Mikel P. Ansak gertaera hari buruz idatzitako erreportajean informazio gehiago.
Poliziak eta epaileak suizidioaren hipotesia ontzat eman zuten. Lagunek gerra zikina salatu zuten. Oso egoera larrian eta atxiloketaz eta torturaz mehatxatua zen militante baten suizidioa posibletzat agertzen bazen ere, familia ez zen ados. Bat, pistola ezkerreko aldean zuen eta Geresta eskuina zen, bai eta bala zuloa ere eskuin aldean, baina pistola ezker aldean zegoen eta hatz markarik gabe. Gorpua ahuspez, besoak eta zangoak zuzen eta lerro-lerro. Horrek pentsarazten zuen hil eta gero gorpua ukitua eta ezarria izan zela.
Handik bi urtetara, José Antonio Sáenz de Santamaría general eta guardia zibil ohiak, 1986 eta 1996 artean Gobernu Sozialista ondoan terrorismoaren aurkako aholkulari berezia izan zenak, Geresta kasua aipatu zuen elkarrizketa batean, eta hauspoa eman zion gerra zikinaren hipotesiari: "Los comandos no se entregan solos. Incluso ha aparecido algún muerto, con un diente extraído a martillazos. Después de morir no se pegan martillazos en la boca. No lo digo como crítica. No hay más remedio que emplear la guerra irregular contra unos tíos que vienen a matar por la espalda. Está bien el estado de derecho, pero no se puede llevar hasta sus últimas consecuencias, porque quedaríamos en manos de los terroristas".
Iturria:
Joseba Zabaltza, Gogoan hartzeko izenak (Euskal Memoria Fundazioa).