1937ko urtarrilaren 05ean,
Falangistek jostunen sindikatuko bost emakume hil zituzten Mallorcan. Espetxetik Montuïriko komentura eraman, umiliatu, torturatu eta fusilatu egin zituzten. Beren izenak hauek dira: Catalina Flaquer, Antònia Pascual, Maria Pascual, Belarmina González eta Aurora Picornell i Femenias. Azken hau Alderdi Komunistaren Baleareetako buruzagi nagusietakoa zen, pertsona laizista, feminista eta errepublikarra.
Iturria: