1859ko martxoaren 19an,
Josefa Ignacia Albisu Aranburu Joxpinaxi pilotaria jaio zen Lazkaon. 1885eko martxoaren 8an Lazkaoko frontoian gizonezko baten aurka egin zuen apustua, ordura arte ikusi gabeko ikuskizuna. Txaloka hartu zuten frontoia bete zuten ikusleek. Aise irabazi zuen Albisuk partida, eta egun berean jokatutako bigarren partidan beste gizonezko baten aurka ere gailendu zen. Berehala zabaldu zen berria, eta emakume andanari pilotan aritzeko ateak zabaldu zizkion.
Iturria:
Iñaki Arriaran, Joxpinaxi - Neskatxa pilotari ezezaguna (Bertsolari, 2020ko azaroak 20).