Joseba Elosegik bere buruari su eman eta Francoren aurrean bota zen Donostiako Atano pilotalekuan

Duela
54
urte

1970ko irailaren 18an,

Euskal Pilotako Nazioarteko VI. Txapelketaren irekiera ekitaldia baliatuz, Franco buru zela Donostiako Atano pilotalekuan, Joseba Elosegik bere buruari su eman “Gora Euskadi askatuta!” oihu eginez salto egin zuen kantxara. Larri zaurituta eraman zuten ospitalera eta hilabeteak beharko zituen errekuperatzen. Epaiketan zazpi urteko kartzela zigorra ezarri zioten.

Espetxean idatzitako Quiero morir por algo liburuan azaldu zuen ekintzaren zergatia.

Aurretik, Artzain Onaren katedralaren puntan ikurrina jarri zuen, besteren artean. Gerora EAJko senatari izan zen eta zatiketaren ostean, EAra pasa zen.

Etxamendi eta Larraldek ondorengo kantua eskaini zioten.

 

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik