Jose Migel Beñaran Ordeñana Argala jaio zen Arrigorriagan

Duela
75
urte

1949ko martxoaren 07an,

Jose Migel Beñaran Ordeñana Argala jaio zen Arrigorriagan. ETAko kide nabarmenenetako bat izan zen, eta berak markatu zuen erakundearen ildo politiko zein organizatiboa, batez ere 70. hamarkadan. Talde armatuaren ekintza garrantzitsuenetan parte hartu zuen, hala nola, Carrero Blanco Espainiako Gobernuko burua airean bota zuen Ogro operazioan. 1978ko abenduaren 21ean hil zuten 29 urte zituela, Angelun Espainiako zerbitzu sekretuen aginduz, bere autoa zartarazita.

Iturria:

Iker Casanova eta Paul Asensio, Argala (Txalaparta).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik