1853ko urtarrilaren 28an,
José Martí jaio zen Habanan, olerkari eta iraultzailea. Kubaren burujabetzaren alde borrokatu zen, Espainiaren zein AEBen inperialismoaren aurka. Kubako Alderdi Iraultzailea eratu zuen 1882ean, eta gerora, Kubako Independentzia Gerra izendatu den 1895eko altxamendua antolatzen lagundu zuen. Bertan hil zen, espainiarren tiroz.
Figura karismatikoa da Hego Ameriketako ezkerrarentzat.
Iturria: