1923ko urtarrilaren 02an,
Jose Madinabeitia oñatiarra hil zen. Medikuntzan tuberkulosiaren aurkako borrokan nabarmendu zen.
Bilbon zela politikan sartu zen, hasieran abertzaletasunaren inguruan, eta gero langile mugimenduan, sozialismoan aurrena eta anarkismoan azkenik. Horregatik bezero kontserbadoreek alde egin zioten.
Behartsuenei ateak zabaldu zizkien eta kontsulta bat zabaldu zuen ondoren Eibarren, gaixoei dohainik lagunduz. Bizkaiko meatzarien greba luzearen garaian, haien seme-alabez arduratu zen beste batzuekin batera, eta 200 bat haur jaso zituen Eibarrera.
Eusko Ikaskuntza elkartearen sortzaileetakoa izan zen 1918. urtean.
Iturria:
Juan Gondra Rezola, Madinabeitia anaiak (Osatuberri, 12. zkia., 2013ko urria).