1960ko martxoaren 22an,
Jose Antonio Agirre lehendakaria hil zen erbestean, Parisen. Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako lehen lehendakaria izan zen. 1936ko Gerran, armada frankistari aurre egingo zion 55.000 soldaduko Euzko Gudarostearen burua ere izan zen 32 urterekin. Agirrek gudaren porrota, jazarpena eta erbestea sufritu zituen, baita bere familiak ere. Jesus Maria Leizaolak ordeztu zuen erbesteko Jaurlaritzan, eta euskal gazteria abertzalearen artean hasiak ziren disidentziak indartu egin ziren lehendakari berriarekin.
Iturria:
Iturria: Jose Antonio Agirre - Wikipedia.