Oteizaren hamalau apostoluak kokatzen amaitu zuten Arantzazun

Duela
55
urte

1969ko ekainaren 17an,

Jorge Oteizaren hamalau apostoluak kokatzen amaitu zuten Arantzazuko basilikan. Proiektua 1950ean abiatu bazuen ere, Eliza Katolikoak betoa jarri zion, eta basilika apostoluak bide bazterrean lurran zirela zabaldu zuten 1955ean. Elizaren arabera, proiektu abangoardista hark ez zituen betetzen “arte sakratuaren” jarraibideak. 1966an betoa altxa bazuten ere, Oteizak uko egin zion bere obra kokatzeari, bere eskultore zikloa bukatutzat emanda. Hala ere, iritziz aldatu eta 1969ko ekainaren 12an ekin zion bere lana basilikan paratzeari. Urrian amaitu zuen guztiz bere frisoa, Pietatea pieza nagusia fatxadaren goialdean kokatuta.

Iturria:

Marian Gonzalez, Los 14 apóstoles de Oteiza cumplen 50 años (El Diario Vasco, 2019ko maiatzak 19).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
100
urte
Duela
270
urte
Duela
825
urte