Jone Amezagaren atxiloketa oztopatu asmoz bildutako herri harresiaren aurka oldartu zen Ertzaintza Gernika-Lumon

Duela
10
urte

2014ko abenduaren 15ean,

Jone Amezagaren atxiloketa oztopatu asmoz bildutako herri harresiaren aurka oldartu zen Ertzaintza Gernika-Lumon. Aurretik, 18 egunez egon zen ezkutuan Amezaga “terrorismoa goratzea” egotzita Espainiako Auzitegi Gorenak hemezortzi hilabeteko espetxe zigorra berretsi ondoren. Berak polizia muntaia salatu zuen eta adierazi “Jaurlaritzak ez luke Espainiako Gobernuaren lan zikina egin behar”.

Ehunka lagun bildu ziren asteburuan Amezaga babesteko Jone Libre lelopean. Ertzaintzak borra luzagarriekin jipoitutakoen artean zegoen 94 urteko Julia Lanas Zamakola. Eskumuturra hautsi zioten eta Jaurlaritzak esan zuen protestaren parte zela.

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
35
urte
Duela
75
urte