Jon Urzelai etakidea hil zuen Bilbon Guardia Zibilak

Duela
50
urte

1974ko irailaren 11n,

Jon Urzelai etakidea hil zuen Bilbon Guardia Zibilak. Bezperan Irungo mugan izandako tiroketa baten harira, Polizia Bilboko etxe ugari erregistratzen hasi zen eta periferiako auzoetan kontrolak jarri zituzten. Kontrol horietako batean tiroketa hasi zen eta gerora hilko zen guardia zibil bat zauritu zuen. Urzelai Andoni Campillo kidearekin zegoen eta beste etxe batera joateko arriskua hartu zuen, nahiz eta jakin agian lokalizatuta zeukatela. Urzelai sartu zen lehengo Zorrotzako Ontziola kaleko etxera, baina barruan zain zeuden eta tirokatuta hil zuten. 26 urte zituen.

Iturria:

Emilio Lopez Adan, Borroka armatua Euskadin (1967-2011). Lehen liburukia 1967-1980 (Maiatz).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik