EGIko kide Artajo eta Asurmendi hil ziren, lehergailu bat prestatzen ari zirela

Duela
55
urte

1969ko apirilaren 06an,

Jokin Artajo eta Alberto Asurmendi EGIko kideak hil ziren, Guardia Zibilaren sortzaileak Iruñean zuen monumentuaren aurkako lehergailua Ultzaman prestatzen ari zirela. EAJren gazte erakundeko bi gazte nafarrak ikur frankisten aurkako ekintzak egiten zituen komando bateko kideak ziren eta aurretik, adibidez, beren taldeak Espainiako Itzulia geldiarazi zuen 1968an, Urbasako zubi txiki bat dinamitaturik. Aberri Eguna zen, eta frankismoari boikota egiteko etxean geratzeko kontsigna zabaldu zuen EAJk. Istripuaren harira, “matxinada militarra” egotzita bost lagun atxilotu eta zigortu zituzten, eta beste lau erbesteratu behar izan ziren. Artajo eta Asurmendi omentzeko traba eta debeku ugari jarri ditu Nafarroako Espainiako gobernuaren delegazioak hainbat urtez.

Iturria:

Emilio Lopez Adan. Borroka armatua Euskadin 1967-2011) (Maiatz).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
105
urte