John Lennon musikaria hil zuen Mark David Chapmanek New Yorken

Duela
44
urte

1980ko abenduaren 08an,

John Lennon musikaria hil zuen Mark David Chapmanek New Yorken. Mundu mailan ospe handikoa den Beatles taldeko sortzaile eta partaidea zen Lennon. Ekintzaile bakezalea ere bazen eta bere bakarkako karreran Give Peace a Chance (Eman bakeari aukera bat) abesten zuen. Yoko Ono emaztearekin beren apartamentura itzultzen ari zela tirokatu zuen Chapmanek. Chapmanek buruko gaixotasunen ondorioz obsesioa garatu zuen Lennonekin, eta bere eraikinaren kanpoaldean orduak eman zituen gainontzeko zaleekin batera. Arratsaldean autografo bat eskatu zion –argazkian– eta ilunabarrean eraso egin zion Lennoni.

Iturria:

Iturria: Philip Norman, John Lennon. The Life (HarperCollins).

Urte hau historian: < >
Berrienetik Zaharrenetik

Hilabete honetako urteurrenak:
|
Berrienetik Zaharrenetik

Duela
35
urte
Duela
75
urte