1694ko irailaren 10ean,
Joanes Zuhigaraitxipi hil zen, Hendaian jaiotako euskal kortsarioa. Sei urtetan ehundik gora itsasontzi nederlandar eta espainiar harrapatu zituen Frantziako erregearen patentearekin. Hainbeste itsasontzi harrapatu zituen non esaten baitzen Donibane Lohizunetik Zibururaino itsasontziz itsasontzi joan zitekeela, ura ukitu gabe. Txipia izateaz gain, deituran ere Zuhigaraitxipi zuenez, Kortsario Txipia goitizenaz izan zen ezaguna. Itsasoko bataila batean zauritu eta hil zen. Ternuako Plazentzian da bere hilobia.
Iturria: