1979ko abenduaren 15ean,
Jesus Mari Leizaola Erbesteko Jaurlaritzako lehendakaria Euskal Herrira itzuli zen. Sondikan lur-hartu zuen Parisko Eusko Jaurlaritzaren delegazioa itxi eta kabinetea desegin ostean.
Tropa frankistek 1936an Bilbo okupatzean hasi zen Eusko Jaurlaritzaren erbestea. II. Mundu Gudak iraun bitartean Agirre lehendakaria hamabost hilabetez desagertua egon zen, naziek atxilotu nahi baitzuten. Klandestinoki Hego Ameriketara heltzea lortu zuen eta han zenbait herrialdetako erbesteratu euskaldunak bisitatu ostean, lehenik New Yorken finkatu ziren eta gero Parisen. Agirre hiltzean Leizaola izendatu zuten lehendakari. Itzuleran, San Mamesen omenaldi jentsetsua egin zioten.
Leizaola Lehendakariak esan zuenez, “gaur Euskadira iristearekin batera bete egiten dut eta bukatutzat ematen dut eman zitzaidan eginkizuna. Euskaldunei adiskidetzea eta bakea eskatzen diet. Helburu horrek mugiarazi ditu nire keinuak eta jarduerak azken hamar urteotan.”
Iturria:
Terminó el exilio de Leizaola (Egin, 1979ko abenduak 16).