1945eko urtarrilaren 16an,
Jesus Carrera Olaskoaga komunista hondarribiarra fusilatu zuten. 1943an atxilotu zuten frankistek, Espainiako Alderdi Komunistako barnealdeko idazkari nagusi zela. Bost hilabetez torturak jasan ostean, epaitu eta heriotzara kondenatu zuten.
2018an berreskuratu zituen gorpuzkiak bere familiak.