1979ko abuztuaren 30ean,
Jean Seberg aktore estatubatuarrak bere buruaz beste egin zuen. Militante ezkertiarra zen eta Pantera Beltzen Alderdiaren jarraitzailea, eta horregatik FBI bere aurkako kanpaina egiten ari zen. Jazarpenaren ondorioz, bere haurra goiztiar jaio eta bi egunera hil zen. Haurraren heriotzaren urteurrenetan bere buruaz beste egiten ahalegindu zen, bederatzi urte beranduago, egun honetan lortu zuen arte.