1943ko urtarrilaren 19an,
Janis Joplin jaio zen AEBetan, lehen emakume rock izarra. Bere ahots ikaragarri eta ideia progresista eta errebeldeekin, emakumeek beren musika ekoizten ez zuten garaian, eragin handia izan zuen. Ellen Willis musika kritikariak 1960ko hamarkadako heroi kultural gisa definitu zuen, emakumeen askapen pertsonala publiko eta ikusgarri egin zuen bakarra izan baitzen urte haietan. Arazoak izan zituen alkoholarekin eta drogekin, eta heroina gaindosi batek hil zuen 1970ean, 27 urterekin musikako beste legenda asko bezala.
Iturria:
Iturria: Holly George-Warren, Janis Joplin. La biografía definitiva de la legendaria reina del rock (Cúpula).