1831ko abenduaren 25ean,
Jamaikako Esklaboen Matxinada Handia hasi zen, askatasuna eta soldata duinak eskatuz grebara jo zutenean.
Uhartean zeuden 300.000 esklaboetatik 60.000 altxa ziren, britainiarren menpeko Antilletako kolonietan gertatu den matxinadarik handienean.
Samuel Sharpe apaiz baptista jamaikarra izan zen burua, eta hasiera batean, pentsatu zuten plantazioetako lana geldiaraztea nahikoa izango zela beren helburuak lortzeko, eta eraso egiten bazieten bakarrik erabiliko zutela biolentzia.
Abenduaren 27an, ordea, enfrentamentu armatuak izan ziren armada koloniaren eta esklaboen batailoi armatuen artean, eta bigarren hauen garaipenaren ostean, zenbait lurralde esklaboen kontrolpean geratu ziren.
Britainiarrek guda egoera aldarrikatu eta egun gutxian matxinada menderatu zuten. Horren ostean errepresio indiskrimiatua baliatuz, milaka esklabo jamaikar hil zituzten. Hala ere, Britainiar inperioan esklabotzaren abolizioa lortzeko gertaera garrantzitsua izan zen eta beste kolonia askotan antzeko altxamenduen inspirazio iturri bilakatu zen.
Iturria: